Modalitate duala: modalitate orokorrean, ez dago ordainsaririk, eta Gizarte Segurantzan alta ematea Hezkuntza Sailak egiten eta ordaintzen du. Modalitate intentsiboan ordainsaria (beka) dago, eta Gizarte Segurantzan alta ematea enpresaren kontura da, eta % 90eko hobaria du.




Lanbide Heziketak honako helburu hauek ditu hezkuntza-sisteman:
Lanbide Heziketa ikasleei lan-merkatura bideratutako gaitasun praktikoak eta trebetasun teknikoak emateko diseinatutako hezkuntza-sistema da. Eredua etengabe egokitu da merkatuaren eskarietara, eta, ondorioz, azken urteotan ospe handia hartu du eta programa guztietako matrikulak nabarmen igo dira.



Lanbide Heziketa Dualaren modalitateak enpresako eta prestakuntza-zentroko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu. Haren ezaugarri nagusia da ikastetxearen eta enpresaren arteko ikas-ekinezko erregimenean egiten direla, lantokian eta ikastetxean egonaldiak eginda, ordu- eta egun-kopuruei dagokienean iraupen aldakorra izan dezaketenak.
LHk izaera duala izateak esan nahi du ikasketen prestakuntza-edukia LHko zentroaren eta enpresaren artean banatzen dela, eta ikasleak bi lekuetan jasotako prestakuntza ebaluatzen dela.
LHko eskaintzan bi erregimen edo modalitate daude, eta bi-biek izaera duala dute: LH orokorra eta LH intentsiboa.








Ezagutzak transmititzeko, prozesuan gidatu eta laguntzeko, entzuteko, ulertzeko eta konfiantzazko giroa sortzeko funtsezko gaitasuna. 

Sortzen diren gorabeherak, ezustekoak eta egoera berriak planifikatzea, programatzea eta lehenestea, eta horietara moldatzea.
Leave A Comment