Prestakuntza-prozesu
osoan lagunduko dizugu

Ezagutu LH sakonki

A

Enpresako tutorea

B

Ohiko galderak

C

Dokumentazioa

D

Laguntza behar al duzu? Kontaktatu

© 2025 • Web by EncomunicacionLegala

Bitartean

Ikusi zer jakin eta egin behar duzun ikasleek zure enpresan prestakuntza-egonaldia egiten duten bitartean

1 HARTU

2 PRESTATU

3 KUDEATU

Bitartean

Ikusi zer jakin eta egin behar duzun ikasleek zure enpresan prestakuntza-egonaldia egiten duten bitartean

1 HARTU

2 PRESTATU

3 KUDEATU

1 Hartu

Harrera-plana

Enpresa batean igarotzen den lehen eguna garrantzitsua da guztiontzat, bertan integratzeko eta testuinguru berrira egokitzeko. Ikaslearen kasuan, lantokiko lehen egun horiek erabakigarriak dira, enpresan egiten duten egonaldiaren eta prestakuntzaren bilakaeran mugarri izan baitaitezke.

Gazte askorentzat, LH lan-munduarekin duen lehen kontaktua da. Erronka horri ilusioz egiten diote aurre, baina baita nolabaiteko kezka eta urduritasunarekin ere. Horregatik, enpresak une horretarako prest egon behar du, eta harrera-sistema on bat antolatu.

Argi izan behar da zer, nola, noiz, non eta nork jasoko dituen iristean, eta inprobisazioak saihestea.

  • Zer da? Planak ikasleak enpresan sartzen direnean kontuan hartu beharreko alderdiak jasotzen ditu (batzuetan, edozein langilerentzat erabiltzen den plan bera izan daiteke, prestakuntzan dagoen pertsona batentzat behar bezala egokituta), eta enpresako tutoreari lana errazten dio.
  • Egitura
    • Gauzatu beharreko ekintza zehatzak (gai administratiboak, lankideak aurkeztea, enpresa bisitatzea, prestakuntza-plana berrikustea, etab.)
    • Entregatu beharreko informazioa, dokumentazioa eta/edo materiala
    • Inplikatutako langileak
    • Ekintzen gutxi gorabeherako iraupena

Hauek dira harrera-plan bat izateak dakartzan onurak:

  • Egokitzapena, inplikazioa eta enpresarekin identifikatzea errazten du.
  • Pertsonari berarengandik zer espero den eta prestakuntzaren helburuak eta aurreikusitako emaitzak zeintzuk diren jakiten laguntzen dio. Informazio hori izan ezean, baliteke esleitutako zereginak behar bezala ez betetzea, eta motibazioa eta interesa galtzea.
  • Enpresako langileen artean harrera-ohitura onak sustatzen ditu.
  • Giza harremanen eta langileen kudeaketaren kalitatearen adierazle ona da, eta enpresaren irudi ona sortzen laguntzen du.

Enpresak harrera-eskuliburu bat badu, eta bertan ongietorri-mezu bat, enpresari buruzko informazioa, lanpostuei buruzko informazioa, legezko informazioa eta gai praktikoak jasotzen badira, oso erabilgarria da harrera-planaren zati gisa ematea.

  • Interesgarria da ikaslea galderak egitera animatzea.
  • Saiatu aldi berean informazio gehiegi ez ematen.
  • Zeregin zehatzen bat esleitzea, bere buruarengan eta enpresako tutorearengan konfiantza hartzen joateko.

Harrera ikaslea erakundera joaten den egunean egin ohi da. Hala ere, batzuetan, egun batzuk lehenago egin daiteke, enpresan lehen eguna arinagoa izan dadin, ikastetxeko tutorearekin batera.

Harrera egingo den lekua enpresaren tamainaren eta instalazioen araberakoa izango da: ez da gauza bera mekanika-lantegi bat edo gestoria bat. Nolanahi ere, ahal den neurrian, harrerari formaltasuna emateko, komeni da nolabaiteko pribatutasuna duen leku bat aurkitzea enpresan lehen urrats horiek egin ahal izateko.

Enpresa txikietan, batzuetan, gerenteak hartuko du gaztea; enpresa ertain eta handietan, aldiz, LHko proiektuaz arduratuko den tutorea eta Giza Baliabideetako arduradun bat izango dira.

Eredu hau harrera-plan bat sortzeko baliagarria izan daiteke. Bertan, ikaslea hartu baino lehen egin beharrekoak jasotzen dira, bai eta lehen egunetako zereginak ere, jarduna arin igarotzeko. Zereginak finkatzeko, ikastetxearekin adostutako prestakuntza-plana hartuko da kontuan.

Harrera-planaren eredua
AURREKO ASTEAN
ARDURADUNA:
Egin beharreko zereginak 

1. Langileei ikasleei eta LHko proiektuei buruzko informazioa ematea.
2. Lan egiteko espazioa eta tresnak prestatzea: NBEak, uniformea, ordenagailua, pasahitzak, etab.
3. Ongietorria nork egingo duen eta non egingo den zehaztea.
4. Etorri berriek sinatu edo aurkeztu behar duten dokumentazioa prestatzea.
5. Ikaslea hartuko duen pertsona iristen den egunean egongo dela ziurtatzea, eta beste pertsona bat aurreikustea, ezustekorik balego.
6. Ikasleak laneko arriskuen prebentzioari buruzko beharrezko prestakuntza egin duen egiaztatzea, edo, hala badagokio, prestakuntza hori enpresan sartzen den egunean egingo duela aurreikustea.
7. Ikasleari mezu bat bidaltzea, jakinarazteko zein egun eta ordutan joan behar duen (adierazi data eta ordua), eta nork eta non egingo dion harrera (XXX pertsonak) (XXX lekuan).

BESTE BATZUK: ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

GOGOAN IZAN BEHARREKOAK: …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

IRITSIERA EGUNA (I)
ARDURADUNA:
Egin beharreko zereginak 

1. Harrera egiten duten pertsonen aurkezpena, horien artean enpresako tutorea.
2. Laneko materiala, dokumentazioa eta, hala badagokio, lantokia esleitzea.
3. Harrera-eskuliburua ematea, elkarrekin berrikustea.
4. Enpresari buruzko informazio praktikoa.
5. Prestakuntza-planaren xehetasuna, edukiekin, datekin eta prestatzaileekin.
6. Taldeko gainerako kideen aurkezpena.
7. Instalazioak bisitatzea.
8. Lehenengo zeregin sinple bat esleitzea eta, ondoren, baloratzea.

GOGOAN IZAN BEHARREKOAK: …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

GOGOAN IZAN BEHARREKOAK:
I EGUNA + 1
Egin beharreko zereginak 

1. Zeregina definitzea
2. Zeregina definitzea
3. Zeregina definitzea
4. Zeregina definitzea
5. Zeregina definitzea

I EGUNA + 2

I EGUNA + 3

I EGUNA + 4

GOGOAN IZAN BEHARREKOAK: …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Zer da irakastea? Prestakuntza-plana

Enpresan harrera egin ondoren, lantokiko prestakuntza hasten den unea iristen da. Ikasleak LHko ikastetxean jasotzen dituen prestakuntza-edukiek arlo desberdinetara hurbiltzeko balioko diote, baina enpresan are ezagutza gehiago eskuratuko ditu eta ikasitakoa ingurune erreal batean aplikatu ahal izango du.

Enpresako tutoreak ikaslea gidatuko du, ikasten ari den bitartean eskuratzen duen «jakitea» «egiten jakitea» eta «izaten jakitea/egoten jakitea» bihur daitezen. Hori ezinbesteko ekuazioa da profesional eguneratu, trebe eta arduratsua izateko.

  • Jakitea. Datuak, gertaerak, informazioa, kontzeptuak, ezagutzak.
  • Egiten jakitea. Jakintza jardunean aplikatzeko trebetasun eta abilezia teknikoak.
  • Izaten jakitea / egoten jakitea. Jakintza edozein egoeratan aplikatzea ahalbidetzen duten portaerak, jarrerak eta balioak.

Enpresako tutoreak badaki zer eta nola irakatsi behar duen.

  • Zer irakatsi behar du? Prestakuntza-planak galdera horri erantzuten dio.
  • Nola irakatsi behar du? Tresna eta trebetasun batzuk izan behar ditu behar bezala irakasteko.

Tutoretzako arduradunen arteko topaketaren aurretik, gomendagarria da enpresako tutoreak gogoeta egitea lantokian egin ohi diren eta ikaslea trebatu nahi den zereginen inguruan. Enpresak lanpostuaren deskribapena badu, abiapuntu bikaina izan daiteke curriculuma arin banatzeko.

Enpresako tutoreak prestakuntza-planean jasotakoa eta prestakuntzaren plangintzan definitutakoa irakatsiko du. Planak hauek egin beharko ditu:

  • Enpresaren eta LHko ikastetxearen arteko ikaskuntzaren edukiak eta emaitzen banaketa xehetasunez ezartzea.
  • Prestakuntzaren egutegia finkatzea, hau da, kasuan kasuko edukiak lantokian noiz irakatsiko diren.

Garrantzitsua da enpresako eta ikastetxeko prestakuntzak logika bati jarraitzea: enpresan irakasten denak koherentea izan behar du ikasleak dagoeneko ikastetxean ikasi duenarekin edo ikasten ari denarekin, bi prestakuntza-lekuetan batera joateko eta zentzua duen ibilbide bat jarraitzeko.

Gainera, plana enpresaren ekoizpen-beharren arabera egokitu daiteke, betiere LHko zentroarekin adostuta.

Beraz, tutoreak «ibilbide-orri» bat du, zer irakatsi behar duen, noiz irakatsi behar duen eta bere ikaskuntza nola baloratu behar duen jakiteko.

Tutorea ez bada prestakuntzaren eduki guztiak ematen dituena, enpresan dauden prestatzaileekin koordinatubeharko da, zer eduki zehatz transmititu behar dituzten eta zer trebetasun-maila lortu behar den argituz.

Jarduera-plan baten adibide bat da, eta LHko zentroaren eta enpresaren arteko banaketa posible bat islatzen du. Lanbide-modulu bakarra hartzen da (ikaskuntza-emaitzekin), gutxi gorabeherako ordu-kopuruarekin, Nafarroan indarrean dagoen hezkuntza-araudiaren eta Estatuan ezarritako gutxienekoaren araberakoa izango baita. Gainera, edukiak zein hilabetetan jorratuko diren jasotzen da:

Prestakuntza-planaren eredua

Lanbide- edo prestakuntza-modulua: Analisi kimikoko eragiketak (150 h)

Ikaskuntza-emaitzak
LH ikastetxean
Emate-aldia
Enpresan
Emate-aldia

Analisi kimikorako teknikak identifikatzen ditu, eta horien oinarrizko printzipioak deskribatzen ditu (40 ordu)

40 h Urtarrila/otsaila

Analisi bolumetrikoak egiten ditu, ezarritako prozedura aplikatuz (25 ordu)

10 h Otsaila/martxoa 15 h Martxoa

Zehaztapen grabimetrikoak egiten ditu, lan-prozedura normalizatuari jarraituz (25 ordu)

15 h Martxoa 10 h Martxoa/apirila

Teknika elektrokimikoak aplikatzen ditu, ezarritako lan-prozedurak erabiliz (20 ordu)

10 h Apirila 10 h Apirila

Teknika espektrofotometrikoak aplikatzen ditu, ezarritako lan-prozedurei jarraituz (20 ordu)

20 h Apirila Maiatza
Bereizketa-teknikak aplikatzen ditu, ezarritako lan-prozedura erabiliz (20 ordu) 10 h Apirila/maiatza 10 h Ekaina

Nola irakatsi? Prestakuntza ematen ikasteko tresnak

Ikasle bati prestakuntza ematea lanbidearen edukiak irakastea da, baina ez da hori bakarrik, hau ere eskatzen du:

  • Lan-munduan sartzeko prestatzea.
  • Balioak eta printzipioak transmititzea.
  • Bere gaitasunez jabetzen laguntzea.
  • Jakin-mina eta prestatzen jarraitzeko gogoa piztea.

Prestakuntza praktikoa bereziki garrantzitsua da LHn, baina prestakuntza hori ezingo litzateke gauzatu praktika ulertzeko eta indartzeko oinarri izango diren ezagutza teorikorik gabe.

  • LHko ikastetxean lanbide jakin batean jarduteko beharrezkoak diren eduki teorikoak ikasten dira.
  • LHn, eginez ikasten da, enpresa-tutorearen gidaritzapean eta laguntzarekin.
  • Enpresako tutoreak, besteak beste, errespetuaren, erantzukizunaren eta autonomiaren balioak transmititzen ditu. Printzipioak dituen pertsona bat izaten eta gizartean bizikidetzan bizitzen irakasten du.
  • Prestakuntzak aurrera egin ahala, enpresako tutoreak gero eta zeregin zailagoak esleitzen dizkio, eta, aldi berean, egiteko askatasun handiagoa ematen dio. Horren guztiaren ondorioz, ikasleak dakienaz jabetu daiteke, gehiago ikasi nahi du eta bere lanbideko gauza gehiago deskubritu nahi ditu.

Ereduak hiru kategoriatan sailkatzen ditu pertsonak, modu «naturalean» ikasteko lehenesten duten zentzumenaren arabera:

  • Bisualak: Informazioa idatzita edo eskema batean ikusita hobeto barneratzen dutenak.
  • Auditiboak: Informazioa asimilatzeko entzun egin behar dutenak.
  • Kinestesikoak: Ikasi nahi dutena modu fisikoan ukitu edo sentitu behar dutenak.

Ikasteko zein zentzumen-kanal lehenesten den jakiteak honetarako balioko dio tutoreari:

  • Norberak informazioa prozesatzeko zer zentzumen erabili ohi duen antzematea, ikasleari bere ezagutzak errazago transmititzeko.
  • Ikasleak informazioa errazago nola jasotzen duen jakitea.
Ikaskuntzaren sailkapena, lehenetsitako zentzumenaren arabera
Kanala Nola antzematen da? Zer egin?
Bisuala – Gauzak paperean ikusi edo informazioa irakurri behar duen norbait da.
– Gauzak apuntatzen ditu, bere oharrak erabiltzen ditu galdetzeko, idazten du edo eskemak egiten ditu azaltzen saiatzen denean.
– Azaldu gauzak grafiko, marrazki edo eskema batekin.
– Eman oharrak hartzeko denbora.
– Eman dokumentu bat, azalpen-liburuxka bat eta abar.
– Izan beti arkatza eta papera eskura, edo grafikoak edo eskemak egiteko ordenagailua.
Auditiboa – Informazioa entzuten bereganatzen duen pertsona bat da, oharrak hartu beharrik gabe.
– Galdera asko egiten ditu eta iritziak partekatzea gustatzen zaio.
– Helarazi informazioa ahoz, funtsezko puntuak azpimarratuz.
– Animatu galdetzera eta iritzia ematera.
Kinestesikoa – Pertsona mugitua da, urduria, askotan jarreraz aldatzen da, eta kosta egiten zaio geldirik egotea.
– Probatzea, gauzak egitea eta ekitea gustatzen zaio.
– Utzi mugitzen. Eraman beste leku batera beste zeregin bat azaltzeko.
– Utzi gauzak probatzen eta esperimentatzen.

Gure nortasunak gure ikasteko modua erabakitzen du eta gure irakasteko modua ere baldintzatzen du. Esan liteke: «Esadazu nolakoa zaren eta nola ikasten duzun esango dizut».

Tresnak hiru pertsona-mota ezartzen ditu, nortasunaren arabera. Oso oinarrizko sailkapena da, eta kontuan hartzen du, oro har, pertsona guztiek mota bakoitzaren ezaugarrien nahasketa bat dutela, baina horietako bat gailenduko dela eta ikaskuntza baldintzatuko duela.

Tutorea ez da ikasleen nortasunera egokitu behar, baina ikaslearen izateko moduak bere ikaskuntza baldintzatuko duela ulertu behar du. Bakoitzaren nortasuna eta informazioa nola jasotzen duen jakiteak prestakuntza-lana erraztuko dio.

Sailkapena, ikaskuntza nortasunaren arabera
Nortasun-mota Nola antzematen da? Nola eman prestakuntza?
Aktiboa – Berehala ekintzara pasatu eta gauzak egin nahi dituen pertsona.
– «Zer egingo dut orain?» edo «Hau egin al dezaket?» galdetzen du.
– Beharrezko jarraibideak eman eta egiten utzi behar zaio. Ez zaio jarraibide askorik eman behar praktikan jartzen utzi baino lehen.
– Ebatzi beharreko erronka edo arazoren bat ere plantea dakioke, horrek asko motibatzen baitu pertsona aktiboa.
Metodikoa – Aurrera egin ahal izateko prozedura azaltzea behar duen norbait da. Egin beharreko urratsak galdetzen edo aipatzen ditu beti.
– Pertsona ordenatua eta antolatua da, eta hori bere lan-mahaian edo bere tresnak zaintzen dituen moduan igartzen da.
– Azaldu urratsez urrats zer egin behar den, zergatik egiten diren gauzak eta zeregin bakoitzaren helburuak.
– Ona da, halaber, prozedurari edo metodoari buruz galdetzera animatzea.
Sortzailea – Ideiak ematea eta metodo berriak probatzea gustatzen zaio. Originala da.
– Bere leloa «Zer gertatuko litzateke…?» izan liteke.
– Eman zeregin eta ikaskuntza berriak sarritan, eta transmititu pentsarazten edo esperimentatzen lagunduko dioten kontzeptuak.
– Ez utzi errutinan erortzen.
Tutoreak prestakuntza eskailera baten moduan ikus dezake. Maila bakoitzak ikasleak prestakuntza osatu arte igaro behar dituen maila guztiak irudikatzen ditu. Maila bakoitzean, enpresako tutoreak rol desberdina bete behar du:

«Eskaileraren» araberako ikaskuntza-eredua
«Ikaskuntzaren maila» edo fasea Deskribapena Adibidea: Prestakuntza elektrizitatean
1. OROITZEA Zeregin berri bat azaltzean, «dosi txikiekin» hastea, eta aldi berean informazio gehiegi ez ematea. Zeregina azaldu ondoren, ikasleak ulertu duena errepikatu beharko du, eta hurrengo egunetan berriro aipatzea. «Gogoratu entxufe bat aldatzeko lehen urratsa korrontea moztea dela beti. Ez hasi inoiz lanean, ebakigailuarekin korronterik ez dagoela egiaztatu arte. Hurrengo urratsak…».
2. ULERTZEA Jarraibide eta arau argiak ematea, gauzak modu jakin batean zergatik egiten diren azalduz, ikasleak informazioa uler eta barnera dezan.

«Eten korrontea entxufea aldatu aurretik. Hala egiten ez baduzu, deskarga bat jaso eta lesio larriak izan ditzakezu. Gainera, etxebizitzaren, bulegoaren edo lokalaren instalazio elektrikoa kalte dezakezu, eta enpresarentzat kostu ekonomiko handiak izan ditzake».

3. APLIKATZEA Etapa honetan, ikasleak tutorea imitatu dezake, ikasitakoa praktikan jartzen utziko baitio, eta erne egongo da enpresarentzat garestiak izan daitezkeen akatsik egingo ez duela ziurtatzeko, eta pixkanaka autonomia handiagoa emateko.

«Ikusi ditugun urratsak kontuan hartuta, orain zuk aldatuko duzu entxufea, nik egin berri dudan moduan».

4. AZTERTZEA Une horretan, ikasleak zereginak modu independentean egin ditzake, eta non huts egiten duen egiazta dezake. Tutoreak lagundu egiten dio, beharrezkoa bada. Fase honetan ikaskuntzak balio handia du, esperimentazioaren bidez lortzen delako.

«Aldatu duzun entxufea ez dabil. Egiaztatu pauso guztiak jarraitu dituzun edo baten bat ahaztu zaizun».

5. EBALUATZEA Ikasleak emaitza baloratuko du eta bere ondorioak aterako ditu, tutorearekin partekatuko dituenak. Gero, elkarrekin ikusiko dute ondorioak zuzenak diren ala ez. «Pozten naiz kableak eroaleei ongi lotuta ez badaude prozesu osoa errepikatu behar dela ikusi duzulako. Denbora galtzen da eta eguneko zereginak atzeratzen dira».
6. SORTZEA Eskaileraren goialdean, ikaskuntzaren amaieran, ikasleak dagoeneko konfiantza irabazi du bere buruarengan, eta prozesuetan aldaketak edo hobekuntzak iradoki ditzake.

«Oso ideia ona iruditzen zait jarraibideak urratsez urrats idazteko eta marrazkiak Interneten bilatzeko proposamena, beti eskura izateko eta beste noizbait zalantzarik baduzu galdetu beharrik ez izateko».

Neurozientzia garuna nola garatzen den, haren egitura, aktibatzen diren eremuak eta haien arteko harremanak aztertzen dituen zientziaren alorra da. Esparru zientifiko horretako ezagutzak prestakuntzari aplika dakizkioke; izan ere, garunak funtsezko eginkizuna du ikaskuntza orotan.

Neurozientziatik gomendio batzuk ateratzen dira, tutoreentzat oso erabilgarriak izan daitezkeenak eta enpresaren jardueraren, errealitatearen eta prestakuntza horren edukien arabera aplikatu ahal izango direnak:

  • Garrantzitsua da ikasleari helarazten zaion informazio guztia testuinguruan kokatzea. Bestela, galduta sentitzen da, estresa eragiten dio eta ikastea zaila egiten zaio.
  • Osagai emozionalak dituen ikaskuntzak hobeto biltegiratzen dira garunean, eta, ondoren, eraginkortasun handiagoz erabil daitezke. Atseginez edo alaitasunez ikasteak arrastoa uzten du.
  • Norberaren edo hirugarrenen pasadizoak azaltzeak, emozioei lotutakoak horiek ere, ikaslearen arreta bereganatzen du.
  • Ikaskuntza errazteko beste modu bat ikaslearen eguneroko errealitatearekin lotzea da.
  • Taldeko beste kide batzuekin lankidetzako eta elkarlaneko lanak proposatzeak plazer soziala ematen du, onarpen sozialarekin lotuta baitaude.
  • Interesgarria da galderetan (talde-eztabaidak, arrazoitu, argumentatu eta logika erabiltzeko, eta, gainera, besteek sozializatu eta aintzat har ditzaketela sentitzeko) eta arazoetan (hobe bizitza errealeko egoerekin lotuta badaude) oinarritutako ikaskuntza, gazteak berritasunaren bila dabiltzalako. Erronkak ebaztea motibagarria da.
  • Funtsezkoa da koherentzia erakustea egiten denaren eta esaten denaren (eta pentsatzen denaren) artean. Funsgabetasuna eredu txarra da ikasleentzat, ikaskuntzatik deskonekta baitaiteke prestatzailean detektatuz gero.

2 Prestatu

3 Kudeatu

Gatazken kudeaketa

Tutoreen, irakasleen eta ikasleen arteko harremana funtsezkoa da heziketa-prozesuan. Hala ere, elkarrekintza horrek gatazkak sor ditzake, eta gatazka horiek behar bezala kudeatzen ez badira, eragin negatiboa dute lan-giroan, ikaskuntzan eta errendimendu akademikoan. Hona hemen gatazkak eragin ditzaketen zenbait kausa:

  • Komunikazio-arazoak: Gatazka ugari komunikazio-prozesu eskas edo anbiguo batetik sortzen dira. Jarraibideei, tonuari edo argitasunik ezari buruzko gaizki-ulertuek alferrikako tentsioak eragin ditzakete.
  • Bete gabeko espektatibak: Askotan, irakasleek edo tutoreak ikasleen portaerari eta errendimenduari buruz dituen perspektiba handiek presioa edo estresa eragin dezakete ikasleengan, eta frustrazioa eta gatazka eragin. Era berean, baliteke ikasleek enpresan egin beharreko lanaren errealitateak ikasleen itxaropenak ez betetzea eta motibaziorik eza edo gatazka sortzea.
  • Kultura- eta belaunaldi-aniztasuna: Hezkuntza-ingurunea eta gizartea, oro har, gero eta eremu askotarikoagoak dira. Kultura-, gizarte- eta belaunaldi-desberdintasunek gaizki-ulertuak edo belaunaldien arteko arrakalak eragin ditzakete, eta haiei gaizki helduz gero, gatazka bihur daitezke.
  • Diziplina kontuak: Prestakuntzan arauak erabiltzeko moduari buruzko desadostasunek, ikastetxean zein enpresan, gatazkak sor ditzakete: autoritateari desafio egiten dioten ikasleak, jarrera zurrunegiak hartzen dituzten irakasleak edo enpresa-tutoreak liskarrak eragin ditzakete.
  • Giroa hobetzea, bai ikastetxean, bai enpresan: Gatazkak modu baketsuan eta elkarlanean konpontzeak elkarrekiko errespetu- eta laguntza-giroa bultzatzen du, eta horrek, aldi berean, ikaskuntza sustatzen du.
  • Harremanak sendotzea: Ongi kudeatutako gatazkek tutoreen, irakasleen eta ikasleen arteko harremanak sendo ditzakete, ingurune kolaboratiboagoa eta produktiboagoa sustatuz.
  • Trebetasun sozialen garapena: Emozioak hobeto erabiltzen eta modu eraginkorragoan komunikatzen ikasteak balio handiko trebetasunak dakartza, ez bakarrik hezkuntza- eta prestakuntza-ingurunean, baita eguneroko bizitzan ere.

Azken batean, gatazken kudeaketa LH dualeko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko lanaren funtsezko zati bat da. Komunikazio asertiboan, bitartekaritzan, jarduketa leheneratzaileetan, adimen emozionalaren garapenean eta arauak ezartzean oinarritutako estrategiak inplementatzea, gatazkak ebazteaz gain, prebenitu ere egiten ditu eta bizikidetza hobetzen du, ikasleen garapen integralari mesede eginez.

  • Komunikazio asertiboa sustatzea: Komunikazio irekia eta argia funtsezkoa da gatazkak prebenitzeko eta kudeatzeko. Tutoreek, prestatzaileek eta irakasleek modu asertiboan komunikatu behar dute, beren espektatibak, beharrak eta kezkak adieraziz, mehatxu edo borroka bortitzetara jo gabe. Era berean, garrantzitsua da ikasleei aktiboki entzutea, beren arazoekiko eta ikuspuntuekiko enpatia eta ulermena erakutsiz, betiere inplikatutako aldeentzako irtenbide egokiak eskaintzen saiatuz. Gainera, funtsezkoa da prozesuan sortutako emozioak jasotzea eta balioestea.
  • Bitartekaritza: Gatazkak bitartekaritzaren bidez konpontzea izaten da tresnarik eraginkorrena. Bitartekari neutral batek esku hartzen du, eta alderdiei hitz egiten eta beren beharrak eta interesak partekatzen laguntzen die, elkarri konponbide onuragarria emateko. Teknika horrek, gatazka berehala konpontzeaz gain, negoziatzeko eta arazoak konpontzeko trebetasunak irakasten dizkie ikasleei eta tutoreei edo irakasleei.
  • Jarduketa leheneratzaileen aplikazioa: Jarduketa hauek gatazkak kaltetutako harremanak berrezartzea bilatzen dute, erruan eta arazoaren konponbide gisa zigorrean zentratu beharrean. Jarduketa horiek aukera ematen diete inplikatuei beren ekintzen eraginari buruz hausnartzeko eta elkarrekin irtenbide bat bilatzeko. Metodologia horiek eskola-ingurunean kohesio eta elkarrenganako errespetu handiagoa sustatzen dutela frogatu da.
  • Adimen emozionalaren garapena: Emozioak ulertzea eta erabiltzea funtsezkoa da gatazkak modu eraikitzailean konpontzeko. Hezkuntza- eta enpresa-ingurunean trebetasun emozionalak sustatzeak jokabideak kudeatzen eta haien portaeran eragin positiboa izaten laguntzen du. Enpatia, autokontrola eta estresaren kudeaketa bezalako trebetasunak garatzea funtsezkoak dira prozesu honetan.
  • Arauak finkatzea: Bizikidetzarako arau argiak zehaztea prestakuntzaren hasieratik eta nolako portaerak espero diren esplizituki ezartzea funtsezkoa da gatazkak prebenitzeko. Gainera, garrantzitsua da arau horiek modu zuzen eta koherentean aplikatzea, ezinegona sor dezaketen faboritismo- edo anbiguotasun-egoerak ekiditeko.
  • Gatazken konponketan trebatzea: Komeni da kalitatezko prestakuntza eskaintzea bitartekaritzan, negoziazio-tekniketan edo pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko dinamiketan. Prozesuko eragileei trebetasun horiek emateak asko lagun dezake giro egokia, gatazkarik gabea, sortzen.
Garrantzi berezia izateagatik eta enpresetan kezka-iturri izateagatik, esan beharra dago gatazkak kudeatzeko zeharkako gaitasuna behin eta berriz landu beharreko tresna dela.

Gatazken kudeaketa pertsona desberdinek parte hartzen duten egoera orotan sortzen diren desadostasunei aurre egiteko trebetasuna da. Horiek kudeatzeko modurik onena prebenitzea da.

Pertsona desberdinek parte hartzen duten egoera orotan, desadostasunak sortzeko arriskua dago. Enpresetan ere izaten dira gatazkak, eta, beraz, baita LHko proiektuetan parte hartzen dutenetan ere, hainbat partaide egoten dira eta: ikaslea, enpresako eta ikastetxeko tutorea eta enpresako beste langile batzuk.

Enpresako tutoreak zeharkako gaitasunak kontuan hartzen eta aplikatzen baditu, gatazkak sortzea saihets dezake, hein handi batean. Baina, hala eta guztiz ere, gatazka sortzen bada, kudeatu egin behar da eta ezin da alde batera utzi, aurrekari bihur daitekeelako edo egoerak okerrera egin dezakelako. Gainera, hori ikasleen prestakuntzaren zati bat ere bada, baita tutorearena berarena ere.

Batzuetan, gerta daiteke, gatazka agertzen denean, ikasleak hasiera batean arazoa konpondu nahi ez izatea, edo, gaiari buruz hitz egitea onartzen badu ere, gero arazoa konpontzeko bidean aurrera egitea ezinezkoa izatea. Kasu horietan, baliteke beharrezkoa izatea ikastetxeko tutorearen laguntza bilatzea, edo enpresako tutore izateagatik norberak duen autoritatea baliatzea eta konponbide bat inposatzea.

Hala ere, gatazka-egoera bat konpontzeko modurik onena alderdien interesak, premiak, nahiak eta kezkak ezagutzea da, hainbat elementuren arabera:

1. Tokia eta unea

  • Ikaslearekin hitz egiteko leku eroso bat
  • Une egokia aukeratzea, gatazka sortu denetik gertu dagoena, baina denbora bat utzi behar da egoera lasaitzeko, beharrezkoa bada.

2. Errespetua

  • Ikaslea errespetuz tratatzea, adiskidetasunezko hurbilketa bat
  • Ez pertsonalizatu.
  • Arazoa ez da pertsonaltzat hartu behar.

3. Entzutea eta, gero, hitz egitea

  • Lehenik eta behin entzun, gatazkaren atzean zer dagoen jakiteko.
  • Gero, argi hitz egin, esaldietan «ni» erabiliz, eta ez «zu», errurik ez botatzeko eta ez erasotzeko.

4. Objektibatzea

  • Egitateak objektiboki tratatzea, orokortasunak eta suposizioak saihestuz.
  • Arazo bat dagoela eta konpondu beharra dagoela adostea.

5. Konpontzea

  • Alde guztientzat onuragarria den aukera bat proposatzea.
  • Aukera hori eta beste batzuk aztertzea, baita ikasleak proposatutakoak ere.
  • Konponbide bat adostea.
  • Hirugarren bati laguntza edo aholkua eskatzea, beharrezkoa bada.
Gatazken kudeaketari buruzko adibide praktikoa

Ikastetxearekin komunikatzea eta etengabeko ebaluazioa

Prestakuntza dualak aldaketa handia dakar, prestakuntza enpresetan pertsonak kudeatzeko estrategian txertatu baita. Ikaskuntza-kurbak murriztea eta langile guztien gaitasunak aktibo mantentzea izango dira gaur egungo aldaketei arrakastaz aurre egingo dieten enpresen bereizgarriak. Horregatik, prestakuntza dualak enpresentzat dituen abantailak agerian jartzea lagungarria izango da hura hedatzeko.

Prozesu horretan, tutoreak eta enpresetako prestatzaileak kalitatezko prestakuntza duala lortzeko zutoinak dira. Haien prestakuntzak eta aintzatespenak horretan lagunduko dute, bai erakunde handietan, bai ETEetan. Hori dela eta, prestakuntza duala produkzio-sare osora hedatzea beharrezkoa da, eta horrek, funtsean, enpresa txiki eta ertainei bereziki laguntzea eskatzen du, haien prestakuntza-lana errazteko, kostuak eta antolaketa-oztopoak murriztuz.

Prestakuntza duala orokortu ahal izateko, ikastetxeei autonomia handiagoa eman behar zaie, enpresekin harreman zuzena izan dezaten, eta behar dituzten prestakuntza-zerbitzuak eskaini behar zaizkie, eta, aldi berean, gazteen espektatibak betetzen dituzten prestakuntza-ibilbideak taxutu ahal izateko.

Enpresak eta ikastetxeak tutoreen bidez egiten duten baterako lanak etengabea eta arina izan behar du. Hor datza prestakuntza honen arrakasta. Enpresak jakin behar du LH ikastetxea bere erreferentzia dela sortzen den arazo, kontsulta edo gomendio orotan, eta ikastetxeko tutorearen laguntza izan behar du prestakuntza-prozesuan, hautaketan edo ebaluazioan konpondu ezin duen edozein gaitan. Gainera, enpresako ikastetxeko tutoreen artean jarraipen-bilerak egingo dira aldizka, ikaslearen bilakaeraren eta egin daitezkeen hobekuntzen berri izateko. Bilera horiek prestakuntza-planaren hasieran finkatuko dira, eta hilean edo hiru hilekoan behin egin ohi dira, egutegi akademikoen arabera.

Ikasleen ebaluazioari buruzko berariazko kapitulu bat egon arren, garrantzitsua da azpimarratzea ebaluazioa etengabea dela eta haren jarraipena egin behar dela, ebaluazioaren bilakaera eta Ikaskuntza-Emaitzen (IE) lorpena zein izan den jakiteko.

Are gehiago, enpresako tutoreak hilean behin Ikaskuntza-Emaitzen jarraipena egiteko tresnak izan beharko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat oso interesgarria da. Bertan, lanbide-arloen arabera, Ikaskuntza-Emaitzen hileroko jarraipena egiteko taula batzuk proposatzen dira, egindako zereginak eta IEekin duten harremana kontrolatzeko. Klikatu hemen ezagutzeko.

Edonola ere, ikastetxeko tutoreak ikasleen jarraipena egiteko beharrezko tresnak emango ditu, besteak beste, ikaskuntzaren jarraipena egiteko koadernoak. Koaderno horietan honako hauek deskribatuko dira:

  • Ikastetxearen eta tutorearen datuak
  • Enpresaren eta tutorearen datuak
  • Ikaslearen datuak
  • Egindako jarduerak
  • Egindako zereginen hileroko parteak eta egindako lanaren hileroko balorazioa (zenbakizko eskala)
  • Bertaratze-kontrola atzerapenen eta hutsegiteen partearekin

Ohiko galderak

Online LHn, zer aukera daude enpresan egoteko?2025-03-31T15:47:33+02:00
  • Aukeratutako moduluen taldeetan matrikulatutako ikasleek enpresa edo erakunde parekatu batean egin ahal izango dute prestakuntza, modulu-multzo hori amaitzen denean eta modulu horiek gaindituta daudenean edo aldi berean matrikulatuta dauden moduluen multzo hori ikasten ari diren bitartean.
  • Ikasleen zirkunstantzia pertsonalengatik ezin badu aldi berean egin, zikloko modulu guztien taldekatzea gainditzearen amaieran egin ahal izango ditu, betiere gaindituta badaude.
Nork erabakitzen ditu prestakuntzaren edukiak enpresan? Zer ikaskuntza-emaitza (RA) edo horietako zein zati joaten da enpresara?2025-03-31T15:45:31+02:00

Enpresako tutoreak eta ikastetxeko tutoreak elkarrekin erabakitzen dute ikasleak lantokian zer zati egin behar duen eta ikasgelan zer zati egin behar duen. Bi pertsonek prestakuntza planifikatzeko duten lehen bileran, enpresako tutoreak enpresan garatzen diren zeregin nagusiak azal ditzake, eta ikastetxeko tutoreak, prestakuntza-zikloa ondo ezagutzen duenez, zeregin horiek lanbide-modulu (edo irakasgai) desberdinen ikaskuntza-emaitzekin bat etor daitezen gida dezake, enpresan jarraitu ahal izango den prestakuntzaren zatia zehazteko.

Zikloko lehen mailako modulu guztiak enpresetako egonaldira joango dira.

  • Moduluko irakasle bakoitzak baloratuko du, ikastaroaren programazioa egiterakoan, zer ikaskuntza-emaitza edo emaitza zati ikusi ahal izango diren enpresako egonaldian. Lantokiko Prestakuntzako tutoreak eta zikloko koordinatzaileak egiaztatuko dute erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako lanbide-moduluen eta oinarrizko mailako zikloetako lanbide-esparruko moduluen ikaskuntza-emaitzen % 10 eta % 20 artean ikusiko direla enpresan, araubide orokorrean.
  • Araubide intentsiboan, curriculumaren iraupen osoaren % 35 baino gehiago eta % 50 baino gutxiago iraungo du, hau da, 701 ordu eta 999 ordu artean, eta zikloko lanbide-moduluen ikaskuntza-emaitzen % 30 jasoko du gutxienez.
Zer agertu behar da enpresetako prestakuntzari buruzko moduluen programazioetan?2025-03-31T15:43:33+02:00
  • Enpresara doazen ikaskuntzaren emaitzak.
  • Tenporalizazioa.
  • Enpresako egonaldiaren ebaluazioa.
  • Enpresako egonaldia berreskuratzea.
  • Behar espezifikoak dituzten pertsonentzat hartutako neurria.
Zenbat deialdi daude enpresako egonaldirako? Zer kasuistika gerta daiteke?2025-03-31T15:42:34+02:00
  • 2 deialdi enpresetako egonaldi pakete bakoitzeko. Ikasleak lehen mailan sartzen badira enpresara eta gainditzen ez badute, bigarren mailan berreskuratu beharko dute. Bigarren mailan 2. mailako enpresako egonaldia etengo balu, hirugarren mailan berreskuratu beharko lituzke.
  • Baldintzak ez betetzeagatik enpresako 1. egonaldira sartzen ez diren ikasleek enpresako egonaldi-ordu guztien bi deialdi izango dituzte. 2. mailan 1. deialdia bertan behera utziko balu, 3. mailan berreskuratuko litzateke.
Zein dokumentutan jasotzen da ikasleek enpresan egin behar duten prestakuntza?2025-03-31T15:41:08+02:00

Egin beharreko prestakuntza prestakuntza-plan batean jasotzen da. Plan hori dokumentu propio bat izan daiteke, edo lankidetza-hitzarmenean sar daiteke.

Ikaslea adingabea bada, enpresan jarduera mugaturik al dago?2025-03-31T15:40:12+02:00

1957ko uztailaren 26ko Dekretua, arriskutsuengatik edo osasungaitzengatik emakumeei eta adingabeei debekatutako Industria eta Lanei buruzkoa, da, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 27. artikuluarekin batera, lanean adingabeak babesteari buruz indarrean dagoen araudi bakarra. Dekretu honetan jarraibide orokor batzuk ematen dira 18 urtetik beherakoentzat lan jakin batzuk debekatzeari buruz. Emakume langileei buruzko dekretu honen zatia indargabetuta dago.

Enpresak eskola teorikoak eman beharko ditu?2025-03-31T15:38:59+02:00

Ikastetxean eta enpresetan prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskain daiteke. Hala ere, ez dago enpresetan prestakuntza teorikoa emateko betebeharrik; izan ere, ez da ohikoa, baina beharrezkoa bada gerta daiteke.

Bekadunekin laneko arriskuen prebentzioari buruzko arau guztiak bete behar dira?2025-03-31T15:38:00+02:00

Bai, besteren konturako langileekin parekatzen direlako, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzeko baldintzak eta baldintzak arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera.

Arriskuak prebenitzeko ikastaroa ezin da lortu beste erakunde batean beste ikastaro bat eginez. Ikasleek eten egiten badute zikloan ebaluatzen den arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa, ezin izango dute enpresara joan ikastaroa lortu arte.

Nolakoa da enpresako egonaldiaren aldi baterako antolaketa?2025-03-31T15:37:00+02:00

Ikasleak txandakatzea (15 egun lehenago itzultzea).

  • Eguneko, asteko eta hileko tarteetan.
  • Sekuentzia bakarra.

Aukera egongo da Lanbide Heziketa Planifikatzeko eta Integratzeko Zerbitzuaren baimenarekin txandakatzerik ez egiteko. Horretarako, zer eskatu egongo da, hasi baino 15 egun lehenago gutxienez justifikatuta.

Ikasleek astean 40 ordutik gorako praktikak egin al ditzakete?2025-03-31T15:35:22+02:00

Oro har, ikasleek ezingo dituzte astean 40 ordu baino gehiago egin enpresetan.

Ikasle batek txandaka lan egin dezake edo gaueko ordutegiak egin ditzake?2025-03-31T15:32:54+02:00

Erregimen intentsiboan, txandakako prestakuntza-kontratua nahitaezkoa denez, honek dioenari adi egon behar da: gaueko lanak eta txandak prestakuntza-jarduerak beste aldi batzuetan egin ezin badira soilik onartzen dira, jardueraren izaera dela eta. Araubide orokorraren kasuan, garapen-araudia hartu beharko da kontuan, eta LHko zentroarekin hitzartu beharko da, administrazio eskudunak ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, gauekotasuna egin dezaketen ikasleek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, Lanbide Heziketako Plangintza eta Integrazio Zerbitzuaren baimenarekin.

Ikasleek praktikak egin al ditzakete enpresan telelanaren bidez?2025-03-31T15:31:47+02:00

Enpresako prestakuntza-faseak enpresa bakoitzak telelanari dagokionez ezarrita dituen baldintzak baliatu ahal izango ditu, telelana arautzen duen araudiaren arabera (659/2023 Errege Dekretuaren 9.8 artikulua).

Enpresan egoteko prestakuntza-orduak eskola-egutegitik kanpo egin al daitezke?2025-03-31T15:30:55+02:00

Bai, baldin eta enpresarekin aldez aurretik adosten bada, programazioan jaso bada eta RAEn adierazten bada (Enpresako ikasleen zerrenda). Gainera, Lanbide Heziketa Planifikatzeko eta Integratzeko Zerbitzuaren baimena behar da.

Zer egin dezake enpresako tutoreak ikasleren batek jarrera egokia ez badu?2025-03-31T15:29:54+02:00

Enpresako tutoreak, lehenik eta behin, egoera barrutik bideratzen saiatu behar du. Jarrera txarrak jarraitzen badu, ikastetxeko tutoreari jakinarazi behar dio, hartu beharreko neurriak adosteko.

Zalantzak dituzu? Kontsulta iezaguzu

Ondoren
Aurretik
Go to Top